Gorka Urbizu + Izaro: ROCKOMUNIKAZIOA

Berri Txarrak taldeko Gorka Urbizu eta Izaro rock abeslari eta musikagilea izango dira gaur, asteartea, hilak 10, Gasteizko Artium Museoan (19:00etan) ROCKOMUNIKAZIOA (Artea, hizkuntzak & rock and rolla) euskarazko jardunaldiaren protagonista. Ekitaldi hori MondragonLinguaren TOPAKEtalk programaren baitan sartzen da.
Oñatiko Kultur Etxean eta Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean egin dute dagoeneko ekitaldi hau, eta bietan aretoak bete egin dira guztiz. Topaketa honetan, bi musikariek elkarrizketa lasai bat izango dute Berri Txarrak taldeko gitarra-jole eta abeslaria bezalako izen handiko rock-musikari baten eta Mallabiako artista bezala karreraren hastapenetan den artista baten esperientziak aurrez aurre jartzeko. Rock and rolleko musikari baten bizitza inguratzen duten gaiei buruz mintzatuko dira: musikaren industria, mundu horretan dagoen sexismoa, lan-prekarietatea, errepidea, sorkuntza-prozesua… Beren bizitza artistikoa inguratzen duten hizkuntzekin duten harremanaz ere hitz egingo dute, bai abestien letrak idaztean, bai beren biretan komunikatzeko ere.
Amaiera gisa, artista bakoitzak beste artistak sortutako abesti bat joko du gitarra akustikoarekin.
Gaiarekin lotutako eta musikeriek aukeratutako, Artiumeko Bildumako bi pieza egongo dira ikusgai gaurko ekitaldian: Turn on the radio izeneko Eduardo Balanzaren instalazio bat eta Patti Smith-en argazki bat.
- Oharra: ekitaldi hau doan da, baina joateko MondragonLinguan-eko edozein zentroan hartu behar da gonbidapena edo, bestela, izena eman www.mondragonlingua.com webgunean.