Gorka Torre: Aisiaren truk, dirua emango nuke"

Demoa. Baionarra eta mendizalea. Irakasle zorrotza omen da, "akatsik gabeko lanaren aldekoa bainaiz". 29 urte. Libra. Mus zale amorratua: "Euskal jokorik
ederrenetarikoa baita".
Arrunt laket dut: Mendiko lasaitasuna.
Ez dut parean ikusi ere egin nahi: Indarrean dagoen frantses jakobinismoa. Eta Sarkozy bere tresna bat da.
Lasaigarri zait: Natur babestua eta klasea eman ondorengo ibilalditxoa.
Sutan jartzen nau: Odol berokoa ez naizen arren, jendearen geldotasunak.
Gustura irakurri nuen: Victor Hugoren "Miserableak".
Loak hartu ninduen irakurriz: Azterketak.
Bertutea: Burugogorra naiz.
Akatsa: Hitzorduetara berandu iristen naiz, eta lagunak asko haserretzen dira.
Ametsa: Leku bikainenean maite dudanarekin egotea.
Amesgaiztoa: Azkenaldian, azterketak!
Barre algara eragiten didate: Lagunartean etengabe sortzen diren pasarteek.
Negargura ez dut urruti: Bihotza sentimentalki triste izaten dudanean. Sentibera naiz; beraz, malko isurtzeak ere izaten ditut.
Urrea: Bere eskubideak eskatzeko, Euskal Herriko itzulia oinez egin duen EHUko irakasle kaleratuari.
Ikatza: Baionako tren geltokiko zuzendariari.
"Anttoni, Anttoni, zure atean nago ni ": Ate batzuk jo ditut, eta baita batzuetan atea zabaldu ere
" ai Antton, ai Antton, ate ondoan hor konpon": Horrelakoak ere jaso ditut... Bata zein bestea orekatuak izan dira.
Hatzak zupatzen ditut: Baserriko ekoizpen ekologikoak janez.
Gogoko ez dudan jakia: Azalorea eta garbantzuak.
Dirua ordainduko nuke: Denbora librea izateagatik.
Ez nieke xentimorik ere emango: Erabat nagusi den neoliberalismoari.
Udaberriari zera eskatzen diot: Jendea anima dadila euskararen aldeko borrokari tinko eusteko.
Satanak berarekin eman ditzala: Etxeko espartinen isiltasuna. Hau da, jendeak ez dezala loak hartu.