Gorka Belasko: "Deialdi zabala eta irekia da Euskalherria’s sketchcrawl"

2011n sortu zuten marrazkilaritzan interesa duten hainbat lagunen elkartasunari esker, Euskalherria’s sketchcrawl taldea. Marraztea, eta marrazkilari gehiagorekin topatzea dute helburu nagusia eta larunbat honetan, 46. topaketa egingo dute Balmasedan.
Zer da zehazki Euskalherria’s sketchcrawl taldea?
Euskalherria's Sketchcrawl mota honetako deialdietara erantzuten duen marrazkilari multzoa da. Zuzeneko marrazkia egin eta gizarte sareen bitartez elkarbanatzen duena. 2011n sortu genuen.
Euskal Herria da zuen eragin eremua, eta larunbatean egingo duzue 46. topaketa Balmasedan. Zein da ekimenaren helburu nagusia?
Marrazkia zuzenean egin eta Balmasedako kaleetan eta Boinas La Encaartada Museoan, beste marrazkilariekin batera marrazkilaritza jorratzea.
Zuek Euskal Herrikoa antolatzen duzuen arren, ekimenak mugak hausten ditu, ezta?
Bai deialdia mundu zabalera iristen da World Wide Sketchcrawl forumaren eskutik, eta guk euren egiturarekin bat egiten dugu. Guztiok daukagu aukera bertan idazteko eta bertara igotzen ditugu gure hitzorduen irudiak ere.
Gatozen larunbateko ekimenera. Dagoeneko 46 edizio egin dituzue, baina noiz eta nola sortu zen?
Taldea sortu genuen garai berdinean hasi ginen Euskal Herrian topaketak egiten. Jatorrizko ideia, aldiz, Enrico Casarosa italiarrari bururatu zitzaion, Los Angelesen.
Zein dago gonbidatuta larunbateko hitzordura?
Deialdi zabala eta irekia da eta nahi duen guztiak har dezake parte. Hortaz, marraztea maite duenak aski du gerturatu eta marrazten hastearekin. Bestalde, Boinas La Encartada Museoan bazkaria eta bisita gidatua egingo dugu, eta horretarako bai, izena eman behar da aldez aurretik.
Zein izango da egitaraua?
Goizeko 10:00etan elkartuko gara Balmasedako frontoiaren ondoko parkinean. Ondoren, Balmasedatik barreiatuko gara, norberak nahi duena marrazteko.
12:00etan ohiko geldiunea egingo dugu, Pintxoiblanco tabernan, hamaiketakoa egiten dugun bitartean, egunari neurria hartzeko, eta ondoren, 14:00 aldera Boinas La Encartada Museora joango gara, puntxera, Balmasedako platerrik esanguratsuena dastatzera, ohiko bazkaldu osteko marrazkiak eta bisita gidatuak egin baino lehen.
Zenbat ekimen egiten dituzue urtean?
Guztira, lau deialdi izaten dira, hiru hilabetetik behin, urtaroka, eta hau negukoa izango da.
Oker ez banago, zuk hartu duzu Balmasedako ekimena antolatzeko ardura.
Berez, Euskalherria´s Sketchtcrawlek ez du inolako egiturarik, eta horregatik, taldeko partaide batek hartzen du bere gain bere ingurura eramateko ardura. Azkena Ean (Bizkaia) izan zen eta hurrengoa Donibane Garazin egingo dugu.
Etorkizunari begira zein dira Euskalherria’s sketchcrawl taldearen erronka nagusiak?
Gainontzeko ekimen askotan bezala, talde bezala bizirautea da lehenengo erronka. Baina noski, baita sendotzea eta oinarria zabaltzea ere.