Gordos

AzulOscuroCasiNegro (2006) apartarekin zur eta lur utzi zituen ikusle nahiz kritikariak ere Daniel Sanchez Arevalo zinema zuzendari gazteak. Loditasunak sortzen dituen arazoei aurre egiteko terapia batera doazen gizon eta emakumeen bizipenak ardatz hartuta, pertsona talde horren sentimenduak biluzi egiten ditu Sanchez Arevalok; sentiberatasunez baina umoreari uko egin gabe. Barre apurtxo bat egiteko aproposa izan daiteke.