Google-en egindako itzulpenak gordetzeko trukoa

Googleren itzultzailea geroz eta intuitiboagoa eta zehatzagoa da, eta pixkanaka funtzio berriak txertatu dizkiote. Gauzak horrela, egun ahotsez esandakoa itzultzeko gaitasuna du, eta baita idazten goazen heinean transkribatzen joatekoa ere. Baina duela hilabete gutxi arte ez zuen itzulitakoa gordetzeko aukerarik. Orain arte.
Eta nola gorde daiteke itzulitako hori? Oso erraz; testua itzuli dugunean, eskuinean izartxo bat agertuko zaigu. Izarrari sakatuta itzulpena gordeta geldituko da, eta aurrerago errekuperatu nahi badugu nahikoa izango dugu "Gordetakoak" atalean (honek ere izar bat du) bilatzea. Gainera, itzulpenak izendatzeko aukera ere eskaintzen du. Azkenik, itzulitako testuari letra tamaina eta tema aldatu edo jatorrizko hizkuntza erakusteko aukera ere badu.