Googlek 20 urte!

Gezurra dirudi, baina duela 20 urte Google bilatzailea garaje batean jaiotako ideia zoroa besterik ez zen. Ez diguzuela sinisten? Atera kontuak; dagoeneko bizitza guztia gurekin izan dela sentitzen dugun arren, bi hamarkada besterik ez dira bilatzaile hau gure bizitzan sartu zenetik!
Duela 20 urte, doktoretza amaitzen ari zien bi ikasle Kaliforniako garaje batean bildu ziren beren proiektu berritzailea aurrera eramateko; baina bere amets zoroenetan ere ez zuten irudikatu egun munduko hirugarren konpainia handiena sortu zutela. Hain zuzen, Googlek 700.000 milioi euroko balioa du burtsan, Turkiako ekonomiak bezainbeste, eta soilik Apple eta Amazon enpresek dute balio handiagoa.
Bilaketa plataformak doodle batekin ospatu ditu bere 20 urteak, eta bi hamarkada hauetan egin diren bilaketa ohikoenen zerrenda egin du. Gainera, hainbat hizkuntzatan eman ditu eskerrak, tartean euskarazko "Eskerrik asko" batekin. Zorionak Google!