Google Playren ezkutuko jokoa ezagutzen?

Google Playren ezkutuko jokoa ezagutzen? Globo aerostatiko honekin denbora-pasa entretenigarria izango duzu konexiorik gabe gelditzean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/google-playren-ezkutuko-jokoa-ezagutzen/@@download/image/840_560.jpg
2021/01/25
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Globo aerostatiko honekin denbora-pasa entretenigarria izango duzu konexiorik gabe gelditzean.
Google Playren ezkutuko jokoa ezagutzen?

Konexiorik behar ez duen jokoa estreinatu berri du Google Play aplikazioak; hain zuzen, emergentziazko joko sinple baina dibertigarria da, Internet erortzen den egoera gogaikarri horietan erabiltzaileari entretenimendua eskaintzeko. Googlek antzeko egoeretan ateratzen duen Dino Run dinosauroaren antzekoa da, sinplea baina oso entretenigarria. Badakizu nola funtzionatzen duen?

Mugikorrean Google Play duen edonork jolastu dezake ezkutuko joko honekin; jokoaren protagonista globo aerostatiko bat da, eta helburua zerutik ibiltzea da, txanponak bilduz eta oztopoak gaindituz. Aktibatzeko, lehenik eta behin Interneteko konexioa galdu ala nahita kendu behar duzu (wifia eta datuak kenduz); ondoren, Google Playn sartu eta aukera berri bat agertuko zaizu, "Jolastu konexiorik ez duzun bitartean" mezuarekin. Bertan, hiru joko agertuko zaizkizu; globoarena, solitarioa eta snake joko mitikoa.

Guzti hau egin ondoren jokorik agertu ez bazaizu, baliteko Google Play eguneratu gabe izatea; kasu horretan, azken bertsioa deskargatzearekin konponduko litzateke.