Google Maps-ek Palestina ezabatu du mapatik

Google erraldoiaren teknologia kritiken erdigunea izan da Google maps aplikazio ezagunetik Palestina izena ezabatzeagatik, Israel izena bakarrik agertuz. Musa Shaer, Palestinako Kazetarien sindikatuko kideak adierazi duenez, Palestinako herriari egindako eraso bat gehiago da. Berak dionez presioa egin beharra dago Google-i Palestina hitza mapara itzularazteko.
Sindikatuak igorritako komunikatuan gaitzetsi egiten dute Google-ek Palestina mapetatik ezabatzeko erabakia eta Israelen planen barruko trikimailu bat dela adierazi dute eurak soilik azaltzeko Estatu legitimo bezala, eta horrela, Palestina erabat ezabatzeko. Neurri honekin adierazi dute historia euren nahietara diseinatzen ari direla geografiaren bidez, Palestinako herriari eskubideak kenduz.
Shaer-ek azaltzen du, orain dela hilabete batzuk ohartu zirela zenbait erabiltzaile palestinar bertan ez zela Palestina azaltzen bilaketa bat egiten zenean bilatzaile ezagunean.
Kazetari Palestinarren Sindikatuan 850 kide daude eta azalpenak eskatu dizkiote erakunde erraldoiari, baina oraindik ez dute erantzunik jaso, hala ere espero dute Google-ek honen ondoren bere politika aldatzea.