Google Maps-ek ez zelatatzeko gakoa

Google Maps-ek ez zelatatzeko gakoa Hemendik aurrera nahi baduzu zure arrastoa ezkutatzeko aukera izango duzu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/google-maps-ek-ez-zelatatzeko-gakoa/@@download/image/google-maps-modo-incognito-esconder-rastro.jpg
2020/01/23
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Hemendik aurrera nahi baduzu zure arrastoa ezkutatzeko aukera izango duzu.
Google Maps-ek ez zelatatzeko gakoa

Leku bat bisitatzen duzun bakoitzean Googleren mezu bat jasotzeaz nekatuta? Galduta gaudenean ezinbesteko tresna bihurtu da Google Maps, baina zelatari nekaezina atzetik ibilitzea eta gure kokapenaren inguruko datu guztiak jasotzea ez da beti atsegina. Baina adi, duela aste gutxi aplikazioa modu ezkutuan erabiltzeko aukera jarri dute eta! 

Modu ezkutuan erabili ahalko da berdin-berdin iOS zein Android mugikorretan, eta Google Maps-en euskarriak berak azaltzen duenez, hauek dira aukera berriak: behin modu ezkutua aktibatuta, Googlek ez du Maps-en erabilerako historia gordeko, ezta egondako lekuen edo partekatutako lekuen inguruko informazioa ere, eta gainera, ez du daturik bilduko Maps pertsonalizatzeko.

 

NOLA AKTIBATU?

1) Ireki Google Maps.

2) 'Esploratu' botoia sakatu (behean ezkerrean).

3) Profileko argazkia sakatu (goian, eskubian, borobilean) eta menu bat irekiko zaigu.

4) 'Modu ezkutua' aukera sakatu (ikonoak honako itxura du):  

 

Desaktibatzeko: Pauso berak jarraituko ditugu, baina menuan soilik aukera bat agertuko zaigu: 'Desaktibato modu ezkutua'. Aukera hori sakatzerakoan, Google Maps aplikazioa jatorrizko erabilerara bueltatuko da.