Google Maps-ek COVID-19 kasuen dentsitatea erakutsiko du

Google Maps-ek COVID-19 kasuen dentsitatea erakutsiko du Aplikazioarekin, koronabirus kasuen dentsitatea ezagutuko dugu zonaldeka. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/google-maps-ek-covid-19-kasuen-dentsitatea-erakutsiko-du/@@download/image/1366_2000 (1).jpg
2020/09/24
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Aplikazioarekin, koronabirus kasuen dentsitatea ezagutuko dugu zonaldeka.
Google Maps-ek COVID-19 kasuen dentsitatea erakutsiko du

Mapa tradizionalak aspaldi ordezkatu zituen Google Maps aplikazioak; %100 fidagarria ez den arren, eztabaidaezina da mugikortasuna izugarri erraztu digula azken urteetan. Bada orain, aplikazioak ezaugarri berri bat izango du, COVID-19 kasuen egoera zonaldeka erakutsiz.

Aste honetan bertan jarriko dute martxan aukera berri hau, bai Android zein iOS mugikorretan. Nahikoa izango da aplikazioa eguneratzea aukera berria agertzeko. Baina, zer da zehazki ikusiko duguna?

Koloreka banatuko ditu Googlek koronabirus kasuen dentsitateak; hala, zonalde gorriak azken egunetan kasu asko dituzten guneak izango dira, eta horiak kasu gutxiago dituzten guneak. Eta nola jakin ditzake Googlek koronabirus kasuen datuak denbora errealean? Hainbat informazio iturrietatik jasoko ditu datuak, besteak beste, Johns Hopkins Institutua, The New York Times egunkaria edota Wikipedia.

Ez da Google Maps-ek koronabirusaren harira egin duen eguneraketa bakarra; aplikazioak itxita dauden lokal eta negozioak adierazten ditu, eta baita etxera janaria eramaten dutenak ere. Gainera, jatetxeen ordutegi berriak ezagutzeko Google Duplex robota erabiltzen du. Horrekin batera, eta erabiltzaileak hala nahi badu, aplikazioak alerta bat igortzen du garraio publikora igotzean, maskara janzteko.