[Gomendioa] William Tyler - "Modern Country"

[Gomendioa] William Tyler - "Modern Country" William Tyler-ek ez du bere musika lagunduko duen ahotsen beharrik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gomendioa-william-tyler-modern-country/@@download/image/545_williamtyler_moderncountry_2500px_sq-16c180d11dd14ee85124fefbead8c46728c791e0.jpg
2022/08/31
erreportajea

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

William Tyler-ek ez du bere musika lagunduko duen ahotsen beharrik.
[Gomendioa] William Tyler - "Modern Country"

Lambchop eta Silver Jews talde bikainetan egon ondoren, 2010. urtean bere bakarkako ibilbideari ekin zion. Modern Country lanean sonoritate konplexuak eraikitzen ditu gitarra eta sintetizadoreak uztartuz. Harribitxi bat. 

William Tyler-ek esan beharrekoa esateko gitarra bat nahikoa du. Narratiba eta tentsioa sortzen du ahotsen beharrik gabe. Musikak bera da hitz egiten duena, eta nola gainera! 70. hamarkadan abeslari-bakarlari baten lana dirudi, baina ahotsak kenduta. 

Gizakirik gabeko lekuek eskaintzen duten lasaitasuna eta aberastasuna helarazi dit niri. Baretasunez, modu progresiboan entzulea paisaia aratzetara garraiatzen du. Tyler-en hitzetan, diskoa Missisippi estatuari eskainia da. Esklabotasunaren aurka egin zuen borrokagatik. Diskoaren azaleko holografiak bezala, Modern Country-k entzulearen irudimenarekin bat egiten du, norbere burua esploratzera animatuz. 

Jada galdu dugun horren nostalgia azpimarratzen duela lan honek esango nuke. Ez du modu garrantzean egiten, ordea, ez da zinismoan erortzen.  Galdutako hori berreskuratu nahia baino, eskura dugun hori  apreziatzeko ariketa da. Edertasuna eta itxaropena dira nagusi akorde bakoitzean. Ezinbesteko osagaiak bizitzen ari garen garai honetarako.