[Gomendioa] Grandbrothers: Pianoaren soinuak.

[Gomendioa] Grandbrothers: Pianoaren soinuak. Dusseldrof-eko Erol Sarp eta Lukas Vogelek osatzen dute Grandbrothers. Lehena pianista profesionala da, bigarrena ingeniaria eta software garatzailea, Grandbrothers berriz, definitzeko zaila den proiektua musikala da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gomendioa-grandbrothers-pianoaren-soinuak/@@download/image/alternative2_photo-credit_tonje-thilesen.jpg.jpg
2019/10/18

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Dusseldrof-eko Erol Sarp eta Lukas Vogelek osatzen dute Grandbrothers. Lehena pianista profesionala da, bigarrena ingeniaria eta software garatzailea, Grandbrothers berriz, definitzeko zaila den proiektua musikala da.
[Gomendioa] Grandbrothers: Pianoaren soinuak.

Euren Dilation lehen diskoa deskubritu berri dut eta txunditurik nago. Soinu klasikoa dela badirudi ere hasieran, abangoardista ere bada, ametsezko soinua eskainiz. Detaile txikiak dira garrantzitsuenak abestietan, detaileen edertasuna goraipatuz, finean zer ginateke berauek gabe? Horrela, batzuetan horiek lasai entzuteko sofan etzateko gogoa sartuko zaizu, besteetan ordea altxa eta dantzan jarriko zaituzte.

Baina orain dator aipatu ez dizuedan detaile onena: diskoan entzuten diren soinu guztiak pianoaren bidez sortuak dira! Pianoarekin sintetizadoreek sortu ditzaketen patroi erritmo antzekoak lortu dituzte, edo baita baxu baten soinua ere. Ondoren distortsio mota ezberdinak, reverbak edo bit crusherrak erabiliz soinuari efektu ezberdinak ematen dizkiote. Isats-piano batekin esklusiboki egindako disko elektroniko zoragarriari ez diozu aukera bat emango?

Hemen bi adibide. Prologue abestian bereziki ederrak dira apurka apurka, euri tantak bailiran erortzen diren detaileak. Gozatu!