[Gomendioa] Dredg - "Catch without Arms"
Orduan entzuten nuen ezerekin ezin zitekeela alderatu iruditzen zitzaidan, eta egun ere antzeko sentsazioa dut. Lehengo aldiz entzuten duzunean barruan zerbait mugitzen dizuten talde horietako bat da. Indiferentziak ez du lekurik Dredg taldearen musikan.
Garaian underground amerikarraren harribitxia izan zen eta disko honekin entzule zabalagoarengana iristen saiatu baziren ere, egun oraindik ere underground-aren altxorrik preziatuenetakoak dira. Disko honetan euren soinua sinpleagoa bilakatu zuten, konplexutasunak alde batera utzita. Alta, berezi bihurtzen zituen ukitu hori ez zuten galdu. Abestiak errazagoak baziren ere, ez ziren inoiz hutsalkerian erori. Denak ez du balio.
Guztia eskura batzuten ere entzule gehiagorengana iristeko ez zuten lortu, nahiz eta kritika bikainak jaso zituzten. Ez didazuela sinisten? Entzun Bug Eyes, Catch without Arms edo Not that Simple bezalako abestiak eta esango didazue. Ez duzue zeuen buruak estadio erraldoi batean hauek abesten irudikatzen? (Bai, badakit pandemia honekin zailagoa dela honelako egoera irudikatzea, baina saiatu apur bat). Bai, ezta?Guztiak irratietan etengabe jartzeko single bikaina dira zinez.
Disko honen ondoren beste bi disko argitaratu zituzten, baina 2011tik ez dugu taldearen berririk. Musikaren sektorean fedea galdetua ote dute? Ez da harritzekoa, horrelako harribitxi batek zergatik ez duen entzule gehiago galdetzen baitiot askotan nire buruari...