[GOMENDIOA] BRUTUS

[GOMENDIOA] BRUTUS Lehen entzunaldian kokatzea kostatzen den talde bat aurkitzea zaila da aurresangarriak diren, eta jada Everest bera baino altuagoa den, eskaintzaren pilatik. Brutus taldeak ordea soinu freskoa du eta horregatik bakarrik merezi du entzunaldi bat bederen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gomendioa-brutus/@@download/image/Brutus.jpg
2019/06/06

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Lehen entzunaldian kokatzea kostatzen den talde bat aurkitzea zaila da aurresangarriak diren, eta jada Everest bera baino altuagoa den, eskaintzaren pilatik. Brutus taldeak ordea soinu freskoa du eta horregatik bakarrik merezi du entzunaldi bat bederen.
[GOMENDIOA] BRUTUS

Saiatu naiz etiketen unibertso zabalean Belgikarrak non kokatuko liratekeen asmatzen, baina azkenean ezinezkotzat utzi eta musikaz gozatzera mugatu naiz. War abestiak gatibu nauka lehengoan entzuteko gomendatu zidatenetik. Abesti motela da eta kosta egiten zaio arrankatzea, baina behin lortuta ezin hobeto egiten du. Taldeak modu oso originalean nahasten ditu post-rock eta hardcore generoak, besteak askoren artean. Stefanie Mannaerts abeslari eta bateriaren errua da Brutus taldeari etiketa bat ezartzea hain zaila izatea.

Abesti honek txundituta Nest diskoa entzuten hasi naiz, ziur zuk ere berdina egingo duzula play sakatu eta aukera bat ematen badiozu. Ez horregatik.