[GOMEDIOA] MORPHINE: MINARENTZAT SENDAGAIA

[GOMEDIOA] MORPHINE: MINARENTZAT SENDAGAIA Morphine taldeko Mark Sandman abeslaria bihotzeko batez hil zen oholtza gainean 1999an 47 urte zituela. Abesti baten erdian tximista batek jota bezala erori zen, baina gertaera triste horren aurretik disko gogoangarri ugari utzi zituen guztion pozerako. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gomedioa-morphine-minarentzat-sendagaia/@@download/image/3-MORPHINE.jpg
2019/04/24

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Morphine taldeko Mark Sandman abeslaria bihotzeko batez hil zen oholtza gainean 1999an 47 urte zituela. Abesti baten erdian tximista batek jota bezala erori zen, baina gertaera triste horren aurretik disko gogoangarri ugari utzi zituen guztion pozerako.
[GOMEDIOA] MORPHINE: MINARENTZAT SENDAGAIA

Beharbada ez da poza Morphine taldearen diskoek eragiten dutena, batez ere, euren maisulana den Cure for Pain lanak minari kantatzen baitio. Haatik, musikak duen alde terapeutikotik asko dute amerikarren diskoek eta bateria, baxu, saxofoi eta ahots geldo bat nahikoa dira oilo ipurdiak sortzeko.

1993an zen, grunge-a erabat lehertzear zegoen belaunaldi oso bat zoratuz, baina Sandman-ek bere erritmo propioa zuen. Ia inor konturatu gabe maisulan bat argitaratu zuen: Cure for Pain. Garai hartan REM, Pixies eta Smashing Pumpkins bezalako taldeak bezain ezezagunak ziren baina ezberdintasun batekin, kultuzko izaten jarraitzen dutela oraindik ere Morphine taldea, besteak ez bezala. Izan liteke gitarrarik ez erabiltzea arrazoi horietako bat, alta aukera bat ematen badiezu ohartuko zara euren jazz-rock berezi horretan ez dela deus falta, ez dagoela deus soberan. 90. hamarkadako talderik interesgarrienetakoa da Morphine dudarik gabe.

Bi sokako baxu bat nahikoa zuen Sadmanek edonor hunkitzeko. Morphine-n musika kaletarra da, sentsuala, erritmoa pausatzera behartzen zaitu begirada lizunez munduari begiratzeko. Mark Sadmanen bizitza pertsonalaz ez da gehiegi jakin, baina letra ilun horiek biografikoak behar dute zinez eta ederki egiten zuten bat euren jazz-blues ilun horrekin. Sadmanek lotsagabe tu egiten zuen mundura bere sormena abesti bikainen itxuran.

Ziotenez, Sandman batez ere begiradaren bidez komunikatzen zen publikoarekin. Azken kontzertu egunean bere taldekideekin ilusio handiz entseatzen egon momen zen, lasai eta zoriontsu, behin eta berriz errepikatuz: Hau magikoa da.