Goliath: "Euskal musikagintzari ausardia falta zaio"

Begiak beltz ilun margotuta, eta gitarra, teklatua, perkusioa nahiz ahotsa beregain hartuta igotzen da David Ondars (Armendaritz,1990) eszena gainera, Goliathen azalean sartuta musika egin eta sortu duen pertsonaia antzeztera. arima eta karismadun sorkuntza erreklamatzera dator; pena, amorrua eta malenkonia aldarrikatzen ditu joera ludiko soilekin aspertuta.
Tipo buruaskia zarenez, lehenengo galdera zuk zeuk zeure buruari egiteko aukera emango dizut.
Ados. Mmmm… Nola sortu zen Goliath proiektua? 2014an hasi zen guztia. Pasarte aski iluna eta beltza pasatu nuen ene bizitzan, denbora batez bakardadean egon nintzen, mundutik isolatu nahi nuen ene izatea berriz eraikitzeko. Garai hartan, Nire Uharte Goian abestiak dioen bezala, hasi nintzen nire gitarrarekin egoten, ahotsa lantzen… eta horrela sortu ziren bizpahiru kanta, lau, bost…
Nola heldu zen aurreneko zuzenekoa?
EHZ festibalekoek gaualdi bat antolatu zuten laguntzaileentzat, 2014a zen. Presidentea ene laguna zen eta ausartu nintzen galdetzera jotzen ahal nuenez. Baietz erran zidan, eta hantxe jarri nintzen jende horren aurrean, bakarrik, ene gitarrarekin… eta funtzionatu zuen.
Otsailaren 19an kaleratu zenuen aurreneko diskoa. Ez dakit astirik izan ote duzun aurreikuspenen bat betetzeko, edo zapuzteko…
Lehen-lehen helburua kontzertu bat ematea izan zen; gero zabaltzea.... Ondoren, diskoa ukatea bera ere helburu gisa jo nuen, atera dut, eta hortaz, bete dut. Orain ahal bezain beste jenderekin partekatu nahi dut ene musika. Pausoz pauso noa; pasarteak zabalduz, itxiz eta berriak irekiz.
Esan al dezakezu buruan zenuena atera zaizula?
Bai eta ez. Ez naiz sekula %100 kontent izaten nire lanekin, beti ikusten ditut akatsak. Baina lan autentikoa da, bakarra, berdin ez dut bigarren diskoa eginen… atera behar zena atera da.
Nirvanaren ‘You know you’re right’ abestiaren bertsio bat tartekatzera ausartu zara.
Bai. Biziki maite dut Nirvana, ttipia nintzenetik; harreman berezia dut gainera kanta horrekin, eta saiatu naiz nirera, nire istoriora, ekartzen. Berri Txarraken Zerbait asmatuko dugurekin ere gauza bera egin dut.
Azalduidazu zure one-man-band sistema mesedez. Nola egiten duzu musika?
Loop pedalarekin gitarra sekuentziak grabatzen ditut; hori da oinarria ene kanta guztietan, hobekien menderatzen dudan instrumentua delako. Eta loop horien gainean, beste soinu batzuk erantsiz noa ondoren: teklatua, perkusioa, ahotsa. Biskotxa prestatzea bezalakoa da, osagaiak gehituz, azkenerako txokolatea utzita –barrez–.
Gitarra akustikoa, folka, postrocka aipatzen dituzu zure bandcampean…
… bai. Beharbada, zehatzena postfolkrockaz hitz egitea da. Folka esaten duzularik jendeak kantatzeko eta dantzatzeko moduko abesti alaietan pentsatzen du, baina ez nau horrek definitzen, hurbilago nago rocketik, eta gainera post hori gehitzen diot: zer edo zer iluna, malenkoniatsua egiten dudalako.
Lehenago, 2008tik 2011ra bitarte, ska-punkrock talde batean aritu zinen gitarra jotzen. Ez al duzu taldearen falta sumatzen?
Ordukoa lagun talde bat zen zinez; lehen giro ludiko hori bilatzen nuen. Pasarte beltz hura iritsi zen, ordea, eta iraganarekin hausteko beharra. Orduan ez nuen atxeman norbait aski eroa nirekin segitzeko eta… tira… orain, beharbada, faltan hartzen dut eszenatoki gainera jende gehiagorekin igotzea, edo kontzertua bukatuta afaltzera joatea… Sorkuntza prozesua ere erabat desberdina da, eta emaitza ere bai noski: orain ez dut aukerarik kantak taldean aberasteko, ideia anitzak eraikitzeko, iritziak kontrastatzeko… Baina, beharbada, one-man-band sistemak hutsune hori ordezkatzen du neurri batean, instrumentu bakoitza taldekide bat balitz bezala. Dena dela, nork jakin! Agian urtebeteren buruan
Goliath hilko da eta beste norbait sortuko da.
Goliath pertsonaia balitz bezala hitz egiten duzu.
Badelako. Eta landu dudalako gainera: eszenaratzea, musika egiteko modua, itxura… dena da pertsonaiaren parte. David Bowiek, adibidez, bere bidean pertsonaia anitzen azaletan egin zuen musika; nik ere aberastasun hori atxeman nahi dut, neure buruarekin ez aspertzeko, maskara ezberdinak jantzita gauza desberdinak antzeztu ahal izateko.
David zara izatez, Goliath eszenatokietan. Hitz-jokoaz aparte, aukeratu duzun izen horrek badu beste arrazoirik?
Bai. Nik ere sentitu nituen handitasuna eta indarra, uste nuen dena menpean nuela; baina erori nintzen, Goliath bezala. Uste dut denori egokitzen zaigula bizitzan, tarteka, ahultasuna onartzea.
Eta zer geratu zaizu Davidetik?
Tira… David irabazlea da eta une honetan halakoak ez zaizkit batere interesatzen. Nahiago ditut galtzaileak; bide nagusiak baino gehiago, bidezidorrak.
Aizu, eta Armendaritz bezalako herri txiki batean sortua izateak ze ekarpen du honetan guztian?
Egia esatea nahi baduzu, aski aspertua nintzen herriaz, herriko ‘originala’ izateaz. Eta partitzeko beharra nuen, urruntzeko, ihes egiteko. Baina gero, bideoklipa egitera Armendaritzera itzuli nintzen, armendaritztarrekin partekatu nahi nuen. Hortaz, bada maitasun-gorroto harreman bat.
Itxierako galdera ere zure esku!
Ahaaa…! Euskal musikagintzaren paisaiaz galdetuko nuke… Eta ausardia falta zaiola erantzungo dut. Gure inguruan, behintzat, uste dut badela teknikoki aski ongi prestatutako jendea, biziki ongi jotzen dute, baina arima edo karisma falta zaie. Bestalde, amorrua, pena, malenkonia aldarrikatzen ditut… uste dut Ekiza ere bat datorrela nirekin eta bide beretik datorrela: egile nahiz hartzaileen aldetik, badirudi azken aldian soilik dantzatzeko edo festarako pentsatzen dela musika. Salbuespenak salbuespen, sobera giro alaian gara eta kutsu aniztasuna falta da ziurrenik.