Goizalde Landabaso idazlearekin topaketa izango da gaur Bilbon

Goizalde Landabaso idazlearekin topaketa izango da gaur Bilbon Idoia Jauregi kazetariak gidatutako solasaldia 19:00etan hasiko da, Bidebarrietako liburutegiko Areto Nagusian. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/goizalde-landabaso-idazlearekin-topaketa-izango-da-gaur-bilbon/@@download/image/goizalde landa moztua.jpg
2022/01/26

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Idoia Jauregi kazetariak gidatutako solasaldia 19:00etan hasiko da, Bidebarrietako liburutegiko Areto Nagusian.
Goizalde Landabaso idazlearekin topaketa izango da gaur Bilbon

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak XXI. mendeko emakume idazleak zikloa jarriko du gaur martxanGoizalde Landabaso – Etcheverryrekin. Topaketa 19:00etan hasiko da, Bibebarrietako liburutegiko Areto Nagusian. Zikloa Idoia Jauregi kultura-kazetari espezializatuak zuzenduko du.

Goizalde Landabaso – Etcheverry kazetaria eta idazlea da. Gaur egun, Radio Euskadiko Hágase La Luz programan kolaboratzen du asteburuetan. Erein argitaletxearekin Krakovia izeneko eleberria argitaratu berri du. Emakume baten ospitaleko egonaldia kontatzen du, umore beltzez. Hau da bere lehen eleberria, baina aurretik hainbat liburu argitaratu ditu: kronikak, narrazio laburrak, poemak edo korrespondentziak oinarri dituen 1362 km euri lana, Garazi Goia Imaz idazlearekin batera idatzitako historian ahaztutako emakumeei buruzko lana.

Sarrera doakoa eta librea izango da lekua bete arte. Aurkezpena streaming bidez ere jarraitu ahal izango da  www.kulturguneatb.eus webgunean. 

XXI. mendeko emakume idazleak zikloa 2018an sortu zen, literatura garaikideko egileen lanean arreta jartzeko asmoz. Almudena Grandes, Dolores Redondo, Maria Oruña, Elvira Lindo, Najat El Hachmi eta Karmele Jaio egileek hartu dute parte topaketa horietan.