Goian beude

Goian beude https://www.gaztezulo.eus/albisteak/goian-beude/@@download/image/201134202Goian_beude.jpg
2012/12/13
berria
Goian beude
Marra bat sartu eta, kokaina ordez, hildako gizon baten eta bi txakurren errautsak esnifatu dituzte bost nerabek Floridan. Alargun baten etxera sartu ziren lapurtzera, Silver Springs Shores herrian eta, beste zenbait bitxi eta gailu elektronikorekin batera, errauts poltsak hartuta alde egin zuten. Kokaina edo heroina izango zela pentsatu zuten, probatu zuten arte… halaxe aitortu diote orain poliziari. To! Etxeko nagusia eta bi daniar handi sudurrean gora!