Glaziarren desizozteak bakterio kopuru izugarria askatu du
Glaziarrak oso motel itsasorantz arrastatzen diren izotz masa erraldoiak dira. Alabaina, ur izoztuaz gain, bere baitan hainbat mineral, gas eta material organiko izan ohi dituzte. Arwyn Edwards-ek zuzendutako ikerketa berri baten arabera, krisi klimatikoagatik glaziarrak izugarri azkar urtzen ari dira, eta ezezagunak diren tonaka baterio askatzen ari dira.
Ondorio horretara iristeko, aditu taldeak glaziarrak urtu diren ibai eta erreketan laginak hartu dituzte. Ikertzaileak, batez beste, milaka eta milika mikrobio topatu dituzte ur mililitro batean. Estimazioen arabera, datozen 80 urtetan, desizoztearen ondorioz, mila milioi tona bakterio askatuko dira uretan. Kopuru hazi ala murriztu liteke, beti ere, krisi klimatikoa geratzeko benetako neurriak hartzen baldin badira.
Oraingoz, askatu diren bakterio guzti horiek zer diren ez dakite, ikerketan ez baitira andui indibidualak aztertu, besterik gabe biomasa estimatu da. Horregatik, oraingoz ezinezkoa da esatea espezie horiek giza osasunarentzat mehatxua diren ala ez. Jakiteagatik, ez dakite mikrobio horiek aktibo dauden ala ez, kaltetuak edo hilik.
Ikertzaileek arabera arriskua txikia da, baina ikerketa gehiago beharko dira baieztatzeko. Ebaluazio zehatzago bat ere beharko da zehazteko mikrobioen ugaritzeak aldaketa ekologikoan nola eragingo lukeen.
Estimazioen arabera, 2050. urterako Giza Ondare izendatuak dauden glaziarren herenak ez dira existituko. Oraindik glaziarren beste bi herenak salbatzea bideragarria da 1,5 graduko tenperatura igoera ez bada gainditzen.
Izotz guztia urtuko balitz ozeanoek munduko mapa berri bat osatuko lukete. Izan ere, izotzetan horrenbeste ur dago gorderik, hori guztia urtuz gero 60 metro igoko litzatekeela itsasoaren maila.

