Gladiadorea kartzelara

Gladiadorea kartzelara https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gladiadorea-kartzelara/@@download/image/19p5-2.jpg
2012/12/13
berria
Gladiadorea kartzelara
Erromako koliseoaren ondoan, gladiadorez edo erromatar soldaduz mozorrotutako zenbait lagun egoten dira, txanpon batzuen truke turistekin argazkietan agertzeko prest. Gladiadore hauetako baten kontra, hala ere, salaketa jarri dute, benetako ezpata bat eramateagatik; arma legez kanpokoa zela zioten. GAZTETXULOk jakin duenez, Interpol nazioarteko polizia Irungo eta Hondarribiko alardeen zain dago, legez kanpoko armen kontra beste operazio bat egiteko.