Gladiadore izan nahi al duzu?

Gladiadore izan nahi al duzu? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gladiadore-izan-nahi-al-duzu/@@download/image/21p4-3.jpg
2012/12/13
berria
Galdera txoro samarra dirudi. Hala ere, gaur egun badago gladiadore izateko aukera. Erromako toki ezagunenetako batean gladiadore eskola zabaldu dute, eta hainbat lagun han ibiltzen dira borroketan eta ordu luzez entrenatzen, garai bateko borrokalariak bezala jantzita. Coliseoan ez bezala, egungo gladiadoreek ez dute hil ala biziko borrokarik egiten. Dena den, noizean behin erakustaldiak egiten dituzte. Zuk ere gladiadore izan nahi al duzu?