Gizonik ez Suediako musika jaialdian

Gizonik ez Suediako musika jaialdian Aurten, Suediako Bråvalla rock jaialdian, bortxaketak eta sexu erasoak izan dira. Ez da lehen urtea. Horri aurre egiteko, datorren urtean soilik emakumeak onartuko ditu jaialdiak. Erabakiak sareak harrotu ditu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gizonik-ez-suediako-musika-jaialdian/@@download/image/Captura de pantalla 2017-07-11 a las 15.12.07.png
2017/07/11
albiste-laburra
Aurten, Suediako Bråvalla rock jaialdian, bortxaketak eta sexu erasoak izan dira. Ez da lehen urtea. Horri aurre egiteko, datorren urtean soilik emakumeak onartuko ditu jaialdiak. Erabakiak sareak harrotu ditu.
Gizonik ez Suediako musika jaialdian

Soilik emakumeak onartuko ditu Suediako Bråvalla rock jaialdiak, 'gizonek zuzen jokatzen ikasi arte'. Adierazpen hori argitaratu berri dute antolatzaileek, aurtengo edizioan lau bortxaketa eta 23 sexu-erasoren salaketak jaso ondoren. Ez da halakorik gertatzen den lehen aldia; iaz, bost bortxaketa eta 12 sexu-eraso izan ziren.

Gertatutakoaren aurrean agintariek neurririk hartzeko asmorik ez dutela ikusita, jaialdiak erabaki drastiko bat hartzea erabaki du: aurrerantzean, ez da gizonik izango Bråvalla rock jaialdian, emakumeak seguru daudela ziurtatu arte.

Adierazpenak sekulako oihartzuna izan du sare sozialetan, eta denbora gutxian asko izan dira neurria baztertzailetzat jo duten gizon eta emakumeak. Gizon guztiak zaku berean sartzea eta bazterkeria bultzatzea egotzi diete jaialdiaren antolatzaileei.

Bråvalla rock jaialditik ordea, honakoa erantzun dute: "Soilik emakumeak onartzeko neurria drastikoa da dudarik gabe, eta nahiz eta festibaletan inon baino gehiago gertatzen diren sexu-abusuak, badakigu arazoa ez dagoela jaialdietan soilik, gizarte osoan baizik. Adierazpen honekin beraz, arazo larri honen inguruan jarrera garbi eta deigarri bat aldarrikatzea erabaki dugu, inoiz baino gehiago behar ditugulako errespetuz betetako festibal, kontzertu eta emanaldiak".