Gizarte-zentroetara eta ospitaleetara arrantzarako sare birziklatuekin egindako hiri-altzariak oparitu dituzte

Eserleku hauek presente egon ziren Vuna produktuaren (kontserbako atunaren alternatiba %100 begetala) aurkezpenean, Bartzelonako portuan. Aurkezpen horretan, plant-based marka itsaso eta portuak garbitzera konprometitu zen Gravity Wave erakundearekin elkarlanean. Itsasoko arrantza hondakinak bildu, birziklatu eta bigarren bizitza bat emango diete.
Bi erakunde hauen arteko elkarlanak itsasoaren sakonean dauden arrantza sareak errekuperatuko ditu, baita itsasertzetan geratzen dien materialak ere. Ondoren, jasotako materialarekin hiri-altzariak sortzen dituzte. Eserlekuaren osagai nagusia arrantza sarea da, eta ehuneko txiki batean sareetara lotuta doazen sokak. Sareen kolore urdinxkak ematen die eserlekuei kolore hori. Urdinak izan ohi dira itsasoaren kolorearekin mimetizatzeko.
Garden Gourmet erakundeak pieza hauetako batzuk La Barceloneta, itsas ondoko Bartzelonako auzoko ospitaleari eman dizkio eta jada pediatriako lorategi terapeutikoan kokatua dago. Beste eserlekuak Acompanya'm deitutako osasun mentaleko nahasteak dituzten haur eta gazteentzako zentroan instalatu dira, Bartzelonan hauek ere.