Gizarte bazterkeriari stop

Gizarte bazterkeriari stop https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gizarte-bazterkeriari-stop/@@download/image/20125319566jose_1360684546.jpg
2012/06/01
erreportajea
Jose Manuel Gomez Gonzalez, Emaus Bilbo
Emaus Bilbo irabazi asmorik gabeko giza ekimeneko erakunde kooperatiboa da, gara. Onura publikokotzat aitortu gaituzte eta Nazioarteko Emaus mugimenduaren baitan kokatuta gaude.

Berebiziko ibilbidea duen nazioarteko elkartasun mugimendua da Emaus. Milaka pertsonek osatzen dute eta era honetako printzipioek motibaturik lan egiten dugu: 'Gehien sufritzen duenari eskaini behar zaio laguntza lehendabizi', edota 'Miseriaren jatorriaren aurka egin behar dugu borroka'. Balore komun hauek ehunka talderen bidez gauzatzen dira era ezberdinetan, leku bakoitzeko testuinguruaren arabera:  36 herrialdetan zehar barreiatutako 313 elkartek osatzen dute.

Maila lokaleko talde guztien helburua zera da: baztertuen inguruan ekintza ekonomikoak abiatu eta burutzea, gizaki orok bere oinarrizko eskubideez gozatzeko aukera izan dezan. Nazioarteko mailan, berriz, erakutsi nahi dugu ekimen kolektiboak garatuz bidegabekeria egoerei aurre egiteko mundu mailako alternatibak badaudela. Ondorioz, taldeek izaera ezberdineko hainbat ekimen garatzen dituzte: hondakinen birziklapena eta berreskurapena, nekazaritza eta abeltzaintza, alfabetizazioa, giza eskubideen defensa, prestakuntza, etxebizitza, ingurumenaren babesa, osasuna…...

1970az geroztik, Emaus Bilbok Euskal Autonomia Erkidegoan proiektu, programa, ekintza eta itun ezberdinak garatu izan ditu, guztiak  gizarte bazterkeria arriskuan edota egoeran dauden pertsonen gizarteratzea errazteko, ingurumen zerbitzuen gaineko ekintzen garapenaren bidez. Beti ere, gizarte ekonomia nahiz ekonomia solidarioaren printzipioak jarraituz.
Bide horretan, Emausek gizarteratzeko lau arlo sozioekonomiko handitara zuzentzen du arreta: gizarteratze eta I+G+B sozialeko ekimenen sustapena, ingurumen zerbitzuak eskaintzea, gizartegintza zuzeneko ekintzak eta sareko lana, eta azkenik, sentsibilizazio soziala.

Gizarteratze alorrean dugun esperientzia oinarri gisa hartuz, lan aukerak sortzeko estrategia bat ezartzen dugu. Hau, era berean, erakundeak jartzen dituen baliabideen erabilpenaren optimizazioan oinarritzen da. Eta honekin batera, baita administrazio publiko eta eragile sozial ezberdinen arteko lankidetzan ere.

Egitasmo hau ezartzeko, Emausek, batik bat, babestutako enpleguaren sorreran lan egingo du gizarteratze enpresen bidez. Gizarte-esklusio egoeran edota arriskuan dauden pertsonentzako tresna bat da, finean. Honen bidez, lan merkatuan sartzeko aukera bilatzen zaie, eta kontratua lortzearekin batera prestakuntza ibilbide bat jarraitzeko aukera izaten dute.
www.emausnet.org