Gizakiaren odolean mikroplastikoak aurkitu dituzte lehenengo aldiz

Gizakiaren odolean mikroplastikoak aurkitu dituzte lehenengo aldiz Aurkikuntza honek frogatzen du partikula hauek gorputz osoan zehar barreiatzen direla eta organoetan geratu litezkeela. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gizakiaren-odolean-lehengo-aldiz-mikroplastikoak-aurkitu-dituzte/@@download/image/pequenas-piezas-microplastico-cuchara-azul_92397-1204.jpg
2022/04/01

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Aurkikuntza honek frogatzen du partikula hauek gorputz osoan zehar barreiatzen direla eta organoetan geratu litezkeela.
Gizakiaren odolean mikroplastikoak aurkitu dituzte lehenengo aldiz

Lehenengo aldiz, gizakiaren odolean mikroplastikoak atzeman dira. Zientzialari talde batek aztertutako pertsonen %80k plastiko partikula ñimiñoak zituzten odolean.

Aurkikuntzak frogatzen du partikula hauek gorputzean zehar bidaiatu lezaketela eta organoetan gelditu litezkeela. Oraindik ez dakite honek zein eragin izango duen gure osasunean. Alabaina, ikertzaileak kezkatuta agertu dira, mikroplastikoek giza zeluletan kalteak eragiten baititu, eta behatu denez, ingurumen kutsadurak milioika heriotza goiztiar eragiten ditu urtero. 

Izan ere, egunero ingurumenera milaka eta milaka tona plastiko hondakin jaurtitzen ditugu. Hauek ondoren mikroplastiko bilakatzen dira eta planeta osoa kutsatzen dute, hasi Everest puntatik eta ozeanorik sakonenean bukatzeraino. Lehendik bagenekien mikroplastikoak ahoratzen genituela elikagai eta uraren bitartez, baita arnastuz ere, ikerketek diotenez urtean kreditu txartel bat osatzerainoko mikroplastiko kopurua jaten dugu. 

Oraingoan, zientzialariek 22 boluntario anonimoaren odol laginak aztertu dituzte, guztiak helduak eta osasuntsuak eta horietako 17tan plastiko partikulak topatu dituzte. Laginen erdiek PET motako plastikoa zuten, edarien botiletan erabiltzen den materiala, eta laginen laurdenak poestirenoa zuen, elikagaiak ontziratzeko erabiltzen den materiala. 

"Gure ikerketak lehengoz erakutsi du polimero partikulak odolera pasa litezkeela", adierazi du Dick Vethaak-ek, ikerketaren buruak. "Alabaina, ikerketa zabaldu beharra dugu eta lagin kopuru gehiago aztertu". Dena den, adierazi du kezkatzekoa dela, partikulak gorputz guztira zabaldu litezkeelako. 

Ikerketa Enviroment International aldizkarian argitaratua izan da eta partikula txikiak aztertzeko egungo teknikak egokitu zituzten aurkikuntza hau burutzeko. Odol lagin batzuk bi-hiru plastiko mota zituzten.
 
"Galdera nagusia da: zer gertatzen da gure gorputzetan?" esan du Vethaak-ek. "Partikulak gure gorputzean geratzen dira kanporatu gabe? Organo batzuetan amaitzen dute? Eta hauek gaixotasunen bat sortu lezaketeGaldera hauen erantzunak aurkitzeko ikerketa gehiago burutu behar dira eta hauen finantzatzeko dirua eskuratu, adierazi du zientzialari holandarrak.