Gizakia Saturnon lurreratuko da 2076. urtean

Gizakia Saturnon lurreratuko da 2076. urtean NASAren aburuz gizakiak Saturno zapalduko du lehengo aldiz 2076. urtean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gizakia-saturnon-lurreratuko-da-2076-urtean/@@download/image/saturnon gizakiak.jpg
2022/01/25

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

NASAren aburuz gizakiak Saturno zapalduko du lehengo aldiz 2076. urtean.
Gizakia Saturnon lurreratuko da 2076. urtean

NASAko ikerlari talde batek gure inguruko planeta ezberdinetara iristeko beharko dugun denbora kalulatu dute. Bigarre Gerra Mundialak “arriskuaren leihoa” ireki zuen. Honek erreferentzia egiten dio arrisku nuklearrari, etengabe horren mehatxupean bizi baikara oraino. “Leiho” hau ez dai itxiko gizakia beste planetaren batean behin betiko ezarri arte. 

Hori dela eta, datu enpirikoetan oinarritutako eredu bat sortu zen, Moore legea deitutako. Lege honek zedarri espazial ezberdinen daten estimazioa egiten du. Beraz, guztia espero bezala gertatzen bada, 2024an gizakiak Ilargia zapalduko du. Eta 2038. urtean lehenengo gizakiak Martera iritsiko dira. 

Alta, leku urrunagoetara joatea planifikatua dago jada. 2064. urte inguruan Jupiter bisitatzea espero da eta Saturno 2076. urtean. Dena den, Eguzki Sistemako esplorazio hau “entrenamendu” modu bat izango omen da, gizakia espazio sakonean sartu aurretik. Honela, NASAko ikertzaileen logikaren arabera, gizakia gure sistematik hurbilen dagoen izarrera 2254. urtean iritsiko da.