Gizakia? Ez, perretxikoa!

Gizakia? Ez, perretxikoa! https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/05/13
albiste-laburra
Gizakia? Ez, perretxikoa!
Burua, besoak eta hankak dituztela dirudien arren, ez dira mendian topatutako ipotxak, perretxikoak dira! Ingalaterran topatu dituzte, Norfolken. Hasiera batean familia jakin bateko bariazioa zela uste zen arren, ADN azterketa egin ondoren, mundu osoan lehen aldiz aurkitu duten familia ezezagun bateko perretxikoa dela jakinarazi dute. Geastrum britannicum jarri diote izena. Ziur laster jatetxe modernoren baten platerean ikusiko dugula!