Giza eskubideei buruzko proiekzioak eta solasaldiak, Gasteizen

Giza eskubideei buruzko proiekzioak eta solasaldiak, Gasteizen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/giza-eskubideei-buruzko-proiekzioak-eta-solasaldiak-gasteizen/@@download/image/20103163574elementary_jacket.jpg
2012/12/13
berria
Giza eskubideei buruzko proiekzioak eta solasaldiak, Gasteizen
'Giza Eskubideen Muga XXI. mendean' zikloa antolatu dute bigarren urtez Montehermoso kulturunean. Zazpi dokumental pantailaratuko dituzte, eta proiekzioak solasaldiekin lagunduko dituzte.

Bihar, asteazkena, izango da lehen proiekzioa: 'It's elementary' (Debra Chasnoff, AEB 1996) dokumentala. Hezkuntzaren esparruan homofobia baztertzeko deia egiten du lanak; hots, haur eta gaztetxoekin nola hitz egin gay eta lesbianen eskubideak bermatzeko. Ablazioa pairatzen duten emakumezkoak eta elikadura industria lehen munduan izango dira zikloaren beste gaietako batzuk.