Gipuzkoa Encounter: abiadurarako prest?

,
Izena eman dutenez gain, 3.000 lagunek bisitatuko dute Encounterra. Aurtengo gai nagusia ziber segurtasuna da, eta jarduera asko horrekin lotutakoak izango dira. Horrekin batera, droneak eta robotika izango dira gai nagusiak. Dena den, ekimen asko antolatuko dituzte, lehiaketak, arte digitala, hardwarea, software librea, bideo-jokoak, cosplay eta bestelako jarduerak.
Dena den, guk baino hobeto kontatuko dizue zer den Gipuzkoa Encounter Jon Calonge bideo jokoetan aditu eta Encounterreko parte hartzaileak!
Zein da zure bizirauteko kit-a Encounterren?
Garrantzitsuena PC-aeramatea da, bertan pasako dituzulako ordu gehienak. Horrez gain, jolasteko konsolak ere eramaten ditut, eta baita gehien gustatzen zaizkidan jokoak ere. Kontutan hartu behar da ere Encounterreko aulkiak ez direla oso erosoak; kuxinak eramatea nahiko garrantzitsua da. Askok, beren aulki propioa eramaten dute. Lo egiteko, nik Quechua txiki bat eramaten dut, ohe puzgarri batekin eta lo zakuarekin.
Zenbat orduz egingo duzu lo?
Normalean Encounter bezalako leku batera zoazenean ahal bezain gutxien lo egiteko asmoa duzu. Lehen egunetan 3 ordu egitearekin nahikoa duzu, baina egunak igarotzean nekea nabari da, eta atseden gehiago behar izaten duzu. Hori bai, Encouter amaitu eta egun berean, 12 edo 13 ordu egiten ditu lo jarraian!
Zein da zure helburu kuantitatiboa Encounterren?
Encounterrera beti noa bi disko gogorrekin, jendeak elkarbanatzen dituen artxiboak gordetzeko. Joan naizen bakoitzean, telesail eta film asko eskatzen dizkidate, eta beraz, material asko ere eramaten dut. Jokalaria naizenez, joko asko ere eramaten ditut, eta orduak pasatzen ditut pantaila aurrean. Normalean PC-rako jokoak eta konsolarekin jolastekoak eramaten ditut, lagunekin jokatzeko.
Zein da ikusi duzun frikada handiena azken urteetan?
Egia esan, niretzat friki hitza mespretxuzkoa da, mundu guztiak dituelako zaletasunak. Dena den, atentzioa deitu zidan behin gazte talde batek; gaueko orduak alaitzeko, Red Bull edariak zituen kaxa oso bat edan zuten! Bestalde, PC-entzako modding-ekin sekulako gailuak ikusi ditut (PC-ak moldatzeko egiten dira). Halakoak jendeak asko baloratzen ditu.