Giphy, Snapchat eta Twitter baino boteretsuago

Giphy, Snapchat eta Twitter baino boteretsuago GIF bilatzaileak 200 milioi erabiltzaile erregistratzen ditu egunero. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/giphy-snapchat-eta-twitter-baino-boteretsuago/@@download/image/img_mrubal_20170801-092116_imagenes_lv_otras_fuentes_giphy-kEiF-U43262293810nN-992x558@LaVanguardia-Web.jpg
2017/08/08
albiste-laburra
GIF bilatzaileak 200 milioi erabiltzaile erregistratzen ditu egunero.
Giphy, Snapchat eta Twitter baino boteretsuago

Giphy, lau urteko GIF bilatzaileak, Snapchat eta Twitterreko jarraitzaile kopuruei aurrea hartu die; nahiz eta ez duen horrenbesteko fama sare sozialetan, egunero 200 milioi erabiltzaile jasotzen ditu GIF plataformmak, Hipertextual-ek argitaratu duenez.

Arrakastaren gakoa Facebookek, iMessagek eta Twitterrek berak dute; hain zuzen, GIFak sare sozialetan erabiltzeko, plataformek Giphyra bideratzen dituzte erabiltzaileak. Gainera, Giphyk erraztasun handiak ematen ditu GIFak moldatu eta edozein plataformatan partekatzeko.