Gin-tonikaren jatorria: Malariaren aurka borrokatzeko edabea

Gin-tonikaren jatorria: Malariaren aurka borrokatzeko edabea Zurrut zalea zen Winston Churchill-ek hala esan omen zuen behin: "Gin-tonikak mediku guztiek baino bizitza ingeles gehiago salbatu ditu". Garaiko mundu kolonial globalizatuaren metafora ona da esaldia, ikus dezagun zergatik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gin-tonikaren-jatorria-malariaren-aurka-borrokatzeko-aitzakia/@@download/image/gin-tonic-historia.jpg
2020/07/09

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Zurrut zalea zen Winston Churchill-ek hala esan omen zuen behin: "Gin-tonikak mediku guztiek baino bizitza ingeles gehiago salbatu ditu". Garaiko mundu kolonial globalizatuaren metafora ona da esaldia, ikus dezagun zergatik.
Gin-tonikaren jatorria: Malariaren aurka borrokatzeko edabea

Tonika eta ginebraren arteko nahasketa XIX. mendean kontsumitzen hasi zen Erresuma Batutakoek Asian zuten kolonian. Britainiarrek XVII. eta XVIII. mendeetan hasitako gerra kolonialak eltxoek sortutako gaixotasun tropikalekin zipriztinduak egon ziren. Mende erdi behar izan zituzten lezioa ikasteko. 

XVIII. mende amaieratik XIX. mende erdialdera Indian zeuden indarrekin batu ziren Britainiar konpainiak. Bertako baliabideen ustiaketak iraultza industriala posible egin zuen herrialde britainiarrean, baina prezio altua ordaindu behar izan zuen. Ehunaka gaixotasun berrik inbasoreak, kolonoak eta azal zuriko soldaduak ahultzen zituen. Malaria zen horietako bat, beharbada okerrena. Indian Britainiak kontrola mantentzeko beharrezkoa zen gaixotasunari aurre egitea. 1840. hamarkadan Indian bizi ziren soldadu eta hiritar britainiarrek urtean 700 tona kininaren azala hauts bihurtua erabiltzen zuten, malariaren aurka eragingarria zela frogatu baitzen. 

Ingelesen edari gustukoena bilakatu zen eta tropa britainiarrak bizirik mantendu zituen. Osasun baldintza kaskarretan bizirautea ahalbidetu zien funtzionarioei. Gainera, biztanleria britainiarra kolonia tropikaletan finkatzea ahalbidetu zuen. Zer edo zer falta zen ordea. Azukrearekin bakarrik ez zen estaltzen kininaren garraztasuna, eta soldaduaren ausardia ez zen indartzen tonika tanta batzuekin. Alkohol merkea osagai eraginkorragoa zen garraztasuna ezkutatzeko eta ausardia gehitzeko. Beraz, zergatik ez dugu tonika ginebra kaskarrarekin nahasten? Horixe otuko zitzaion ziurrenik bertan bizi zen britainiarren bati. 

Edozein aletik destilatu zitekeen ginebra. Holandan hasi ziren erabiltzen Jenever izenarekin eta Holandako erregea William III ingalaterrakoa bilakatu zenean berehala bihurtu zen ospetsu edaria bertan. Ingalaterran ordurako jada ginebra ekoizten zen, britainiar arrantzaleek ekarri baitzuten eta errezeta beren herrialdera eraman. 

William III-aren erreinaldian, 1688an ginebraren ekoizpena tresna politiko eta ekonomikoa bilakatu zen, baita frantziako koñakaren alternatiba ere Frantzia eta Erresuma Batuaren arteko harremanak onenak ez ziren garaian. 

Gainera, ginebra ura baino seguruagoa zen eta garagardoa, edo beste edozein freskagarri baino merkeagoa, gainera agorrezina zen. Ezin gutxiagorako izan, behartsuen likorea bilakatu zela. Hala, ginebraren ekoizpen nazionala bi milioi litro urtean izatera iritsi zen. 1721. urtean, zerga berezien kontuak adierazten zuenez Londreseko biztanleen laurden bat ginebraren ekoizpenean lanean zebiltzanHurrengo hamarkadetan ginebraren kontsumoa (15 urtetik gorakoek edan zezaketenea) berriz ere bikoiztu egingo zen, eta Ingalaterra ia 7.000 ginebra mota ezberdin izatera iritsi zen.


Tonika alkoholarekin nahastuta sendagai ezinbestekoa bilakatu zen kolonien biziraupenerako. Soldadu hauek Erresuma Batura itzultzean edari hau eskatzen zieten bertako tabernariei, eta horrela bere kontsumoa zabaltzen joan zen, egun hain ospetsua den konbinatua sortuz. 


Bitartean, Schweppp-ek ura karbonatatzeko metodoa garatu zuen Ginebra deitutako Suitzako hirian eta bertan, Schwepps erakundea sortu zuen 1783an. 1798an erretiratu zen Schweep bera, baina J. Schweppe & Co izenarekin erakundea zabaltzen joan zen nazioartera zabalduz. Horrela, ur karbonatatua merkaturatzen hasi zen zenbait osagairekin batera, horien artean kinika, hortik tonika izena. 

Zorte onarekin hasi zen erakundea izan zen. Izan ere, Ameriketan bere produktua sartu nahi zuela eta bere nagusietako bat, Walter James Hawksford bidali zuten Titanic-en bertara eta naufragiotik bizirik atera zirenetako bat izan zen. 

2012. urtean, Schweppe-en botila originaletako bat, Hawksford-ek berekin eraman zituenetako bat, eta barkuarekin batera ondoratu zena, aurkitua izan zen. Ordutik erabaki zen botilaren lehen bertsioa berriz ere merkaturatzea premium toniken linean erabiltzeko. 

Ingeles kolonoek sortutako edaria izan zen tonika hastapenetan beraz,  eta egungo tonika horren jarraipena da. Bertan kinika hartzera ohitu ziren soda eta limoi apur batekin. Emaitzak, bera bakarrik edo ginebrarekin nahastuta, sekulako harrera izan zuen, horrenbeste ezen Ingalaterra edari nazional bilakatu baitzen. Horrela jaio zen gin-tonika, "trago luze, bizi eta arina", afalosterako edo parrandarago edari ezinhobea. Egun modu ugaritara aurkezten da eta sekulako arrakasta izaten jarraitzen du.