Gimnasio honek bere erabiltzaileek egindako ariketetatik eskuratzen du elektrizitatea

Gimnasio honek bere erabiltzaileek egindako ariketetatik eskuratzen du elektrizitatea Gimnasioetara hurbiltzen direnen helburu nagusia energia xahutzea da, baina xahutzeaz gain eraikin honetan norbere izerdiarekin energia sortu daiteke. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gimnasio-honek-bere-erabiltzaileek-egindako-ariketetatik-eskuratzen-du-elektrizitatea/@@download/image/portada-4-1.jpg
2019/07/02
Gimnasioetara hurbiltzen direnen helburu nagusia energia xahutzea da, baina xahutzeaz gain eraikin honetan norbere izerdiarekin energia sortu daiteke.
Gimnasio honek bere erabiltzaileek egindako ariketetatik eskuratzen du elektrizitatea

Hau da Eco Gym gimnasio ekologikoaren ikuspegia. Rochester-en aurkitzen da, New York-en, eta bertan energia harrapatzen duten makinak dituzte. Energia hori, eraikina elikatzeko elektrizitatean bilakatzen da.

Eraikinean energia sortzen duten 21 makina kardiobaskular daude: 16 bizikleta, bi bizikleta etzan eta bi makina eliptiko. Makina hauek giza energia elektrizitatean bilakatzen dute mikoinbertsoreak deitutako teknologia bidez. Elektrizitatera entxufatzen diren momentutik, makina hauek, entrenamenduaren bidez sortutako energia kilowattiotan bihurtzen dute eta gai dira orduko 160 wattio elektrizitate sortzeko entrenamendu bakarrean.

Gimnasio oso elikatzeko nahikoa ez bada ere, makinek jasotako energia eta teilatuan dituzten eguzki xaflekin eskuratutakoa uztartuz energia berdeak elikatzen du eraikin osoa. Gimnasio hau Imaginarium deitutako proiektuaren zati da eta proiektuaren barruan, besteak beste, jatetxeak, arte galeria bat, antzokia eta bulego ezberdinak daude. Horrela, entrenamendu bakoitzean zerbait bueltatu diezaioke erabiltzaileak ingurugiroari. Beharbada metodo egokia da nagikeriagatik gimnasiora joaten ez diren horiek motibatzeko.