Gidoiak idazten ikasi nahi duzu?

Gidoiak idazten ikasi nahi duzu? 'Handia' filmarekin
 Goya irabazi zuen Andoni de Carlosekin ikastaroa egiteko aukera duzu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gidoiak-idatzen-ikasi-nahi/@@download/image/Andoni+de+Carlos+Goya+Cinema+Awards+2018+Press+y2oSqW_0doxl.jpg
2018/11/02
berria
'Handia' filmarekin
 Goya irabazi zuen Andoni de Carlosekin ikastaroa egiteko aukera duzu!
Gidoiak idazten ikasi nahi duzu?

Gidoigintza interesatzen bazaizu, adi honi! Azaroan eta abenduan Handia filmarekin gidoi onenaren
 Goya irabazi zuen Andoni de Carlosekin ikastaroa egiteko aukera duzu Donostiako Larrotxene Kultur Etxean.
De Carlos gidoilari zaildua da, hamarnaka film labur, film luze, telebistako saio eta antzezlan egin dituena. Handia film luzeaz gain, Génesis, en la mente del asesino (2004-2007) saioa sortu zuen, Cuatrok emandakoa. Haren lanen artean, nabarmena da Pim, Pam, Pum, nazioarteko 26 sari irabazitakoa eta 167 jaialditan hautatutakoa. Telebistan, Herri txiki, infernu handi, Eskerrik asko, Petrov! eta Tribuaren berbak saioen gidoiak egin ditu, besteak beste. Antzerkian, Muerte de un loro istorioa sortu zuen, Antzerkigintza berriak ekimenean hautatutakoa. Gaur egun, gidoilari profesionala izateaz gain, irakasle ere aritzen da.
Larrotxene Bideon emango duen ikastaroak lau asteko iraupena izango du, eta ez dira hurrenez hurrenekoak izango, ikasleek denbora izan dezaten ikastaroko asteen artean beren istorioak garatzeko. Ikastaroak metodologia teoriko eta praktikoa izango du. Gidoiak eta ikus-entzunezko adibideak aztertuko dira, istorio bat osatzen duten elementuak ikertuko dira eta hainbat idazkera formatu landuko dira. Ikasleek, ikastaroa amaitzean, gidoi bat formatu profesionalean idazteko beharrezko ezagutzak izango dituzte.

Noiz:
    •    Azaroaren 12tik 16ra, 17:30etik 20:30era.
    •    Azaroaren 26tik 30era, 17:30etik 20:30era.
    •    Abenduaren 10etik 14ra, 17:30etik 20:30era.
    •    Abenduaren 17tik 20ra, 17:30etik 21:30era.