"Gidoiak goizez, etxean, pijama jantzita eta kafesne bero batekin prestatzea gustatzen zait"

"Gidoiak goizez, etxean, pijama jantzita eta kafesne bero batekin prestatzea gustatzen zait" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gidoiak-goizez-etxean-pijama-jantzita-eta-kafesne-bero-batekin-prestatzea-gustatzen-zait/@@download/image/gaztezulo_fotom_1465289476.jpg
2016/06/13
elkarrizketa
"Gidoiak goizez, etxean, pijama jantzita eta kafesne bero batekin prestatzea gustatzen zait"
Hamaika Telebistako platoko sofa zurian irudikatzen dugu Leire Ferro (Donostia, 1988), bere alboan eseritzera ausartzen diren gonbidatuei zukua ateratzen. Bere  txanda heldu da.




Kazetaria izango ez bazina…?
Sendagilea izango nintzateke gustura. Ikasketak aukeratzerakoan zalantza izan nuen, baina tira, oso pozik nago nagoen tokian.

Zergatik kazetaritza?
Txikitatik saltsera xamarra izan naizelako. Familiako opor bideoetan mikroa eskuan banu bezala ageri naiz kontu kontari, aurkezpenak egiten…

Nola prestatzen dituzu gidoiak?
Nik berez ditudan galderak gonbidatuek aurrez beste elkarrizketetan esandakoetatik sortutako galderekin osatzen ditut. Horretarako, baldintza onenak: goizez, pijaman, etxean, kafesne bero bat ondoan dudala.

Inoiz gorrotatu al duzu ogibidea?
Interesak tartekoa kontakizuna manipulatzen dutenen jarduna gorroto dut. Eta badira batzuk.



Arratsalde euritsu baterako: liburua, filma ala musika?
Filma.

Patata frijituekin: mahonesa, ketchupa ala mostaza?
Patata minak!

Dutxa ostean toaila ala albornoza?
Ezer ere ez. Bere horretan lehortzea onena!

Hortzak garbitzeko: betiko zepiloa ala elektrikoa?
Betiko zepiloa.

Mesanotxe gainean, beti:
Ura.

Apple ala Android?
Orain dela bi astetik hona, Apple.

Plan perfektua?
Udan, goizean kirol pixka bat, hondartzan igaro eguna, lagunekin afaldu eta parranda.



Inoiz izan al duzu tentaldia gonbidaturen bat unean bertan are hurbilagotik ezagutzeko?
Unean bertan ez noski! Baina hizketaldia luzatu eta kameraz kanpo ezagutzeko gogoa bai… Nor den berak badaki.

Eta jaso duzu proposamenik beste aldetik?
Baita ere, kamera aurrean gainera!

Platotik kanpo, zure artean, sofa horrek eman al dizu fantasiatarako tarterik?
Nik ez dut horretarako erabili, baina lankideren batek eskatu dit.

Nola gogoratzen dituzu nerabe garaiko aurreneko harreman sexual haiek?
Baldar samarrak! Eta maila emate nahi horrekin, "ondo egingo dut?" pentsatuz.
Baina oroitzapen onak ditut!

Zertan hobetu duzu?
Hori beste batzuek esan beharko dute! Baina zerbait ikasi badut, denaren gainetik nigan pentsatzea da, noski!

Bizio bat?
Ile kizkurra duten mutil altuak –barrez–.