Gidoi labur bat esku artean? Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza berria sortu du!

Oinarri-arauak
- Antzezlanek gehienez ere 30 minutu eta gutxienez 15 minutuko iraupena izango dute.
- Testuek euskaraz idatzita egon behar dute.
- Antzezlanak jatorrizkoak eta estreinatu gabekoak izan behar dira; hau da, ezda beste hizkuntza baten itzulpenik edo antzezlan luzeago baten moldaketarik onartuko.
- Era berean, ez dira onartuko antzerako bestelaguntzaren bat jaso duten piezak.
- Bakarrizketak ere onartuko dira.
- Lanak areto txikietan antzezteko modukoak izango dira; hau da, formatu txiki-koak; pertsonal eta beharrizan tekniko gutxi eskatzen dutenak.
Gaia eta moldea
- Libreak izango dira
Epaimahaia eta aukeraketa
- Epaimahaia LAUTAN HIRU antzerki-jaialdiko arduradunek osatuko dute.
- Epaimahaiak lan bakarra hautatuko du, LAUTAN HIRU jaialdiaren III. edizioa-ren baitan estreinatuko dena.
- Epaimahaiak laguntza ez ematea ere erabaki dezake.
- Epaileen erabakia apelaezina izango da
Saria
- 1.000 euroko laguntza + 300 euroko zenbatekoa LAUTAN HIRU jaialdian emanaldi bat eskaintzeagatik.
Izen-ematea
- Izena emateko epea 2020ko azaroaren 15ean amaituko da.
- Parte hartu nahi dutenek lanari buruzko ahalik eta informaziorik gehien bidalibeharko dute posta elektroniko
Derrigorrezko datuak:
1.Taldearen izena.
2.Jatorrizko testua (testu-fitxategi batean edo .pdf formatuan).
3.Antzezlanaren zuzendariaren eta gidoilariaren izenak.
4.Antzezleen izenak.
5.Laburpena.
6.Gutxi gorabeherako iraupena.
7.Antzezteko tokiaren ezaugarriak eta beharrizan teknikoak
Ahal izanez gero, irudi bat edo bideo laburra ere bai, piezaren muntaia edo lagin baterakutsiz.
- Informazioa posta elektronikoz bidaliko da Euskaltzaindiaren helbide honeta-ra: info@euskaltzaindia.eus,mezuaren GAIAn hauxe adierazita: ‘LAUTANHIRU antzerki-ekoizpenari 2021eko laguntza’.
Antzezlanen jabetza
Ikuskizunaren jabetza eta lana beste kulturgune batzuetan antzezteko eskubi-dea muntaia egiten duen talde edo konpainiarena da, baina etorkizuneanegingo lituzketen emanaldien publizitatean beren-beregi azaldu beharko litzateke ‘LAUTAN HIRU ekoizpen-laguntza’ jaso duela