Gidatzeko baimena; noiz arte da segurua?

Adin nagusitasunera iristean, zirrara handiz egiten diogu ongietorria gidatzeko karnetari. Azkenik! Ordea, baimen horrek ez du mugarik heldutasunera iristean. Hamar urtean behin berritzen dugu karneta, 65 urte bete harte; handik aurrea, 5 urtero berritu da. Hori da gurean adinak duen muga bakarra. Europan ere, 65 urtetik gorako gidariek ez dute arazo handirik gidatzen jarraitzeko.
Karneta berritzeko froga medikoak ere ez dira beti fidagarriak; hain zuzen, Espainiako 65 urtetik gorako gidairen %81 arazorik gabe gaiditzen dute proba. Aldiz, Europan portzentaila txikiago batek gainditzen du froga. Dena den, erreflexuak neurtzeko forgak hamarkadak eman ditu eguneratu gabe, eta horrek arriskuan jartzen ditu gidari helduak zein ingurukoak.
65 urtetik aurrera gidatzeko zailtasunak nabaritzen hasten direnen gehiengoak ikusmen arazoak ditu; horrekin batera, motore gaitasuna edota entzumena dira huts egiten hasten direnak. Azkenik, bihotz arazoek ere gidatzea arriskutsu bilakatu dezakete.
Badira muga gogorragoak dituzten herrialdeak, Erresuma Batua kasu; bertan, 70 urtetara karneta baliogabetu egiten da, eta derrigorrezko mediku azterketa zehatza igaro behar da gidatzen jarraitzeko; hala, proba pasatzen dutenek 3 urtero berriro bueltatu behar dute. Danimarkan, antzeko sistema dute; 70 urte betetzean lau urteko baimena luzatzen dute; 71 urterekin, hiru urtekoa; 72 urterekin bikoa; eta 80 urtetik aurrera, 12 hilabetetakoa. Baimen horiek lortzeko mediku batek ikusi behar ditu gidariak. Antzekoa gertatzen da Italian, Irlandan, Portugalen eta Finlandian. Hain zuzen, azken herrialde horretan 45 urterekin hasten dira baimena berritzkeo epea murrizten, 5 urtera pasaz. Aldiz, Belgika, Suedia, Alemania, Espainia edo Frantzia herrialdeetan, mugak oso lausoak dira, eta ez dago adin nagusitasuna definitzen duen araurik.
ARRISKU ERREALA OTE DIRA?
Trafiko istripuen datuei erreparatuta, 2016an gertatutako istripuen %12 izan ziren soilik 65 urtetik gorakoek eragindakoak. Gainera, gidari gazteek eragindakoak baino lau aldiz gutxiago izaten dituzte istripuak. Dena den, istripuak dituztenean larrienak izaten dira; heriotza tasa bi puntu biderkatzen da gidariak adinekoak diren istripuetan.