Gidari itsu azkarrena

Gidari itsu azkarrena https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gidari-itsu-azkarrena/@@download/image/64p4-1.jpg
2012/12/13
berria
Gidari itsu azkarrena
Hein Wagner hegoafrikarra da munduko gidari itsu azkarrena, lurreratze pista batean, Masserati bat 269 kilometro orduko abiaduran gidatu ondoren. Beste balentria batzuk ere egin ditu Wagnerrek: maratoia korritzea eta Ozeano Atlantikoa belaontzi batean gurutzatzea, besteak beste. Azken erronka hau asegururik gabe egin du; itsua izanik, inork ez baitzuen aseguratu nahi.