Gibson gitarren legenda, itzaltzeko arriskuan

Gibson gitarren legenda, itzaltzeko arriskuan 116 urteren ondoren, Elvis, Bob Dylan eta B. B. King izarrak seduzitu zituen gitarren etxeak ateak itxi ditzake, zorrak kitatzeko zailtasunengatik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gibson-gitarren-legenda-itzaltzeko-arriskuan/@@download/image/Purity_player.png
2018/03/12
albiste-laburra
116 urteren ondoren, Elvis, Bob Dylan eta B. B. King izarrak seduzitu zituen gitarren etxeak ateak itxi ditzake, zorrak kitatzeko zailtasunengatik.
Gibson gitarren legenda, itzaltzeko arriskuan

Dayton Daily News egunkariak eman du albistea; Gibson gitarra etxeak porrot egin dezake edozein unetan. Dirudienez, zorrez gainezka ibili da azken urteetan, eta 116 urtetan lehen aldia litzateke halako egoera bizi duena. Dirudienez, enpresaren jabe Henry Juskiewicz ari da negozioa mantentzeko saiakerak egiten, eta konpainia zergetatik salbatuko duen zuzendari baten bila dabil.

 

 

Mende bateko historia dute Gibson gitarrek, eta rock munduko izar handienen eskuetatik igaro dira. Jimmy Page (Led Zeppelin), Dickey Betts (The Allman Brothers Band), Slash (Guns N’ Roses), Jorge Constandse Angus Young (AC/DC), Tony Iommi (Black Sabbath), Elvis Presley, Eric Clapton, The Beathles, Bob Dylan, Bob Marley, B. B. King, Peter Green... Denek aukeratu dute Gibson bat beren musika egiteko.

 

 

1984 jaiotako enpresa da Gibson, eta Les Paul modeloa da guztietan enblematikoena. Gitarra honen maitaleen ustetan, enpresa ez da desagertuko, munduan milaka zale dituelako. Gitarra hauen akorde mitikoak entzuten jarraituko ote dugu?