GIBaren topagune

GIBaren topagune https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gibaren-topagune/@@download/image/solapur_1389183559.jpg
2014/01/10
albiste-laburra
Solapuren (India) antolatu zuen Anil Valiv izeneko 43 urteko gizonak GIB birusaz kutsatutako lagunentzako lehen topaketa, eta geroztik dozena bat alditan errepikatu du hitzordua. Halaber, Sarearen bidez harremanetan jartzeko plataforma jarri du martxan, positivesaathi.com. Valiv berak 2006an jakin zuen GIB birusaz kutsatuta zegoela; sendagile bat ezagutu zuen orduan, eta hark kontatu zion birus berbera zuen gaixo batek esandakoa: GIBa zuen bikotekide bat laster aurkitu ezean, osasuntsu zegoen emakume batekin ezkonduko zen, birusaren berri hari eman gabe. Geroztik, ezjakintasunagatik kutsatutako kasuak saihestea, eta era berean, birusa dutenen bakardadea arintzea du helburu Valivek.