Ghettotik mundura

Euskal Herriko ska talderik ezagunena bueltan dugu: Skalariak-ek "Radio Ghetto" izeneko lana karrikaratu du. Horrekin batera, irratia abian jarri dute interneten: www.radioghetto.com.
1997an estreinako lana plazaratu ostean, talde nafarrak gogor ekin zion ska musika zabaltzeari. Dagoeneko, laugarren lana karrikan dute eta diotenez, azken diskoarekin, beraien ibilbideko garai bat bukatu da. "Bigarren diskoarekin hasitako trilogiaren amaiera da lan berri hau", esan digu Hiart arbizuarrak eta Skalariak-eko teklatu joleak.
Hamairu abestiz osatutako lanak ska musika doinu mestizo eta latindarrekin nahastu ditu. "Musika korronte berriak eta oinarrizko ska musika uztartu ditugu. Bestalde, hitzak gehiago landu ditugu, mezuak argiak izan daitezen", esan digu Hiartek. Ildo honetatik, "Radio Ghetto"-n, baztertutako taldeei omenaldi xumea egin nahi izan diete: langileei, elkartasun taldeei "Agintariek baztertu eta ghettora bidaltzen dituzten pertsonen mezuak eta aldarrikapenak ezagutarazi nahi izan ditugu", dio Hiartek.
Gor-etik Boa-ra
Gor disketxearekin urte luzez egon ondoren, taldeak disketxea aldatu du. Hiarten hitzetan, "gauza berriak probatzeko gogoak eta hedapena zabaltzeko nahiak bultzatu gaituzte Madrilgo Boa disketxearekin sinatzera. Hala ere, berdin-berdin mozkortuko gara Gor-eko lagunekin".
Bestalde, taldearen ibilbide luzeari so eginez gero, zuzeneko disko bat edo DVD bat karrikaratzea besterik ez zaie falta nafarrei, eta horretan ere pentsatzen hasiak dira: "Zuzeneko bat ateratzea bururatu zaigu, baina oraindik ez dugu une egokia aurkitu. Bestalde, DVD-a ere gure egitasmoen artean da, baina auskalo noiz gauzatuko den".
Argi dago, beraz: nafarrek zeregin ugari dute oraindik. Eta beraien jarraitzaileak zorionekoak dira, Iruñeko boskoteak hainbat kontzertu emango baititu Euskal Herrian datozen hilabeteetan. Gerora, besteak beste, Suitza, Alemania, Irlanda eta Italian bira egingo dute, Skalariak-en doinuak gure mugetatik kanpora ere ezagunak dira eta.