G-Force (WII, NINTENDO DS, PS3, PS2, XBOX360, PC)

Disneyren G-Force filmaren aurrerapen gisa mekaturatu zuten jokoa. Darwin akuria eta Mooch eulia dira bi heroiak, eta gaiztoak arma trafikatzaile aberats batek programaturiko etxetresna elektriko mutanteak (kafeontzi hiltzailea, hozkailu su-jaurtitzailea...). Borroka jokoa da, hainbat teknika garatzeko aukera eskaintzen duena, eta banaka jolas badaiteke ere, taldean aritzeko oso aproposa.