Gezurraren arriskuak

Gezurraren arriskuak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gezurraren-arriskuak/@@download/image/49p4-4.jpg
2012/12/13
berria
Gezurraren arriskuak
Bizilagun bati 14 peso lapurtu zizkiola-eta, Mexikoko poliziak Carlos Manuel Hernández González atxilotu zuen. Atxiloketaren unean, lapurrak izen-abizen faltsuak eman zizkion poliziari, bera Carlos Hernández Espinoza zela esanez. Aipatu lapurketa zela-eta, kartzelan bost hilabete eman zituen Carlos Hernández Gonzalez-ek; baina espetxetik irtetzear zela etorri zitzaizkion arazoak. Poliziek Espinoza izeneko pertsona bat atxilotzeko agindua zegoela ikusi zuten, eta Carlos Hernández Espinoza faltsuak 76 egun gehiago eman behar izan zituen kaiolan.