Getxoko 20. Komiki Azoka izango da asteburuan

Getxoko 20. Komiki Azoka izango da asteburuan MAX, Ana Oncina eta Emile Bravok parte hartuko dute, besteak beste. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/getxoko-20-komiki-azoka-izango-da-asteburuan/@@download/image/c_016.jpg
2022/09/29

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

MAX, Ana Oncina eta Emile Bravok parte hartuko dute, besteak beste.
Getxoko 20. Komiki Azoka izango da asteburuan

Areetako Geltokia plazan egin ohi da azoka, baina obrak direla eta, Santa Eugenia plazan eta Romoko Ibaiondo kalean kokatuko dituzte 40 saltokiak bihartik igandera bitarte. Liburu-dendak, argitaletxeak, merchandising-establezimenduak eta fanzineak bilduko dira azokan, eta bertaratze direnek azken nobedadeak eskuratu, serieak osatu eta antzinako komikiak eta bildumagileen aleak erosteko aukera izango dute.

Aurtengo gonbidatuen artean, MAX, Ana Oncina, Émile Bravo, Genie Espinosa, Fernando de Felipe, Núria Tamarit, Agustina Guerrero, Isaac Sánchez, Artur Laperla, Rober Garay, Jaime Martín, Jesús Alonso Iglesias, Susanna Martín eta Sara Morante izango dira. Hogeigarren edizio honetan azokak Maxek omenduko du, Rober Garay idazle bizkaitarrarekin batera. 

Bestalde, Romo Kultur Etxeak hainbat ekitaldi hartuko ditu: berrikuntzen aurkezpenak, hitzaldiak, mahai-inguruak, proiekzioak, tailerrak eta erakusketa. Sinadura txandak ere izango dira kultur etxean zein salmenta postuetan. Hala, zaleek beren artista gogokoenak bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzte. 

Mamut erakusketa ere ipiniko dute kultur etxean, Mamut argitaletxearen Txikienentzako komikiak hezkuntza proiektuaren ibilbidea erakusten duena.