Getxoarte 2016an parte hartzeko epea zabaldu dute maiatzaren 6ra arte

Arte eta praktika garaikideak bultzatzeko asmoz, 30 proiektu hautatuko dituzte programa orokorrean sartzeko, eta horiek azaroaren 4tik 6ra bitarte egongo dira ikusgai, baldintza profesionaletan, Areetako Geltokian plazan kokatuko duten Aretoan
Getxoko Kultur Etxeak sustatzen duen Getxoartea ekimena ez da arte edo praktika garaikideen inguruko erakusketa-programa hutsa. Aitzitik, honetan lehen urratsak egiten ari diren sortzaileak gidatu, lagundu eta aholkatuko dituen euskarria izan nahi du.
Izena emateko baldintzak
Azaroaren 4tik 6ra bitarte izango da aurtengo ekitaldia, eta dagoeneo zabaldu dute izena emateko epea, maiatzaren 6ra arte.
Deialdia hemezortzi urtetik gorako artistei zuzendua da, merkataritza ordezkaritza izan ala ez, EAEkoak zein kanpokoak. Banakako zein taldekako proiektuak aurkeztu daitezke, eta artearen alorreko hainbat profesionalek osatutako epaimahaia arduratuko da hautaketaz; aukeratutako 30 proposamenen %80 euskal artistak izango dira, %20 ordea estatukoak.
Programa Orokorrean lekua izango dutenen izen-abizenak ekaineko bigarren hamabostaldian jakinaraziko dituzte. Dena den, hautagaiek dossierra prestatu eta aurkezten duten une beretik, proiektua hautatu, produzitu eta erakusketan jarri bitarte, aholkularitza eta mentorizazio zerbitzua jasoko dute; hartara, bide batez, ikasketa prozesua sustatuko du Getxoartek.
Saria
Epaimahaiaren oniritzia jasotzen duten 30 proiektuak azaroaren 4tik 6ra ikusgai egongo dira, baldintza profesionaletan, Areetako Geltokia plazan kokatuko duten Praktika Garaikideen Aretoan. Egileek, bide batez, bitartekaritza bideak nahiz agenteak ezagutu eta publikoarekin harremanetan jartzeko aukera izango dute.
Baina ez hori bakarrik. 30 lan horien artean, epaimahaiak bakar bat aukeratuko du Getxoarte Sariaren irabazle gisa eta Arabako Artium Museoko Getxoarte Bildumari gehituko zaio obra. Egileak 2.000 euro jasoko ditu.