Getariako arrantzaleekin: erria txikotak!

Getariako Santana Berria baporean 24 ordu eman ditugu, berdeletan, baxurako arrantzaleen ofizioa bertatik bertara ezagutzeko. Lerro hauetatik, eskerrik asko ontziko patroia eta koadrila osoari. Erria txikotak!
Goizeko 09:00ak dira. Baporeko hozkailua izotzez bete, konpondu berri duten sarea ontzian sartu eta erria txikotak! Eguraldi goibela dugu, baina itsasoa bare dago. Mendebaldera jo dugu. Gehienek, mokadutxo bat jan eta kamainarako bidea hartu dute lo kuluxka egiteko. Goiz da, baina batek daki egunak zer ekarriko duen eta atseden hartzea komeni da.
Pare bat orduko bidea eginda, aurrez aurre dugu Bermeo parean dagoen Gaviota plataforma. Baporeak bira egin du orduan, eta kontrako norabidea hartu. Pasaia pareraino iritsi gara, baina ezer ez. Ez da harritzekoa: oraindik eguna da, eta berdela gauez harrapatzea da ohikoena. Arrantzaleek, gainera, itxaropen gutxi dute gaurko. Bihar edo etzi ilargi betea izango da, eta halakoetan, berdelak kale egin dezake.
Jira eta bira, iluntzen hasi du. 20:00ak aldera, jendea jantokian dela, "listo!" ozen bat entzun da. Bakoitzak bere tokia hartu du. Gutxira, patroiak "erria!" oihukatu eta sarea bota dute. Kale. Sarea bildu, eta baporeak bideari ekin dio berriro. 23:00ak inguruan bigarren aldiz bota, eta oraingoan bai. Baina sarea hautsita dator. Tentsioa nabari da, sarea haustea ez baita txantxetako kontua. Nola edo hala ontziratu, eta bigarren sarea prestatu dute. Bitartean, txupoiaren laguntzaz, berdelak ontziko hozkailuan sartu dituzte.
Txupoia aipatu dugularik, izugarria da sektoreak azken urteetan izandako bilakaera. Lehen mediomundo izeneko salabardoekin ontziratzen zuten arraina. Denbora gehiago behar zuten, eta nekezagoa zen. Orain, berriz, tutua ur azalean jarri, horrek arraina xurgatu, eta hozkailura edo hutsik dauzkaten haztegietara bideratzen du. Bizimodua dezente arindu die teknika berritzaile horrek, baina funtsean, ezer gutxi aldatu da. Izan ere, duela 20-25 urteko prezio berak ordaintzen dizkiete. Eta gastuak ez dira ordukoak. Ondorioz, kopuru handiagoak porturatu behar dituzte.
Goizeko 02:30ean edo, Lekeitio parean gaudela, sarea berriro bota dute. Oraingoan bai. Baporean nahiko toki dago sarean jasotakoa bi halako garraiatzeko, baina portuetako agintaritzak 60 tonako muga ezarria du. 63 ditugu, etxera goaz. 07:45ean Getariako arratoia inguratu eta portuan sartu gara. Txikotak lehorrera bota, baporea lotu, eta lonjako bidea hartu dute. Arraina saldu beharra dago lotara joan aurretik .