Gertu da Usopop!

Gertu da Usopop! Sekulako planaz gozatu nahi baduzu, maiatzaren 26 eta 27ean hurbildu Lizarrietako mendira, Etxalar eta Sara artean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gertu-da-usopop/@@download/image/Captura de pantalla 2018-05-03 a las 11.54.17.png
2018/05/03
berria
Sekulako planaz gozatu nahi baduzu, maiatzaren 26 eta 27ean hurbildu Lizarrietako mendira, Etxalar eta Sara artean.
Gertu da Usopop!

Geroz eta gutxiago falta da Usopop musika jaialdirako. Urtero bezala, maiatzeko azken asteburuan, hilak 26 eta 27, musikak Lizarrietako lepoa eta Santa Katalina kapera hartuko ditu. Dagoeneko agortu dira bi eguneko paseak, baina oraindik garaiz zaudete egunekoak eskuratzeko hemen.


Maiatzaren 26ean Lizarrietako magalean ospatuko dute jaialdiko lehen eguna. Bertan, Frustration taldearen doinuak, Willis Drummond hirukotearen rock indartsua, DBFCren erritmo dantzagarriak, Lumi bikotearen doinu onirikoak, François eta 4 laminen magia, Bilaka konpainiaren Soka azken dantza ikusgarria eta Coconut DJak izango dira.


27an aldiz, Santa Katalina kaperan eskainiko dituzte kontzertuak. DJ Coconut kolektiboak parkea doinu beroz beteko du eta Gratuit Odizeok musikal bat eskainiko du. Bestalde, Kaperan Orbel laukote gazteak sorginduko zaituzte eta Maria Arnal i Marcel Bages artista katalanek ere erabat aztoratuko zaituztete. Ondo pasa!!