Gerra ariketak kanariar uharteetan

Kanariar uharteak AEBetako eta Espainiako gerra hegazkinen entrenamenduen lekuko izan ziren martxoan. F15, F18, Eurofighter eta Mirage F-1 hegazkinek gerra ariketa amaigabeak egin zituzten hiruzpalau asteko epean. Ariketa hauek, Espainiako presidente Zapaterok AEBetako gobernuak zabalik dituen gerra fronteekiko atxikimenduaren erakusle dira. Atxikimendu hau areagotu egin da Obama karguan denetik, Zapaterok harreman hotz samarra baitzuen Bush jaunarekin. Espainiako agintariei esker, F15 kupidagabeek punteria trebatu ahal izango dute Afganistanera zibilak akabatzera (nahi gabe, noski!) joan aurretik.