Gerontokrazia: AEBetako presidentetzarako hautagaien adina ezbaian

AEBetako hurrengo presidentea nolakoa izango den jakiteko denbora falta da oraindik, baina ezaugarri bat ziurra da; 70 urte baino gehiago izango ditu. Supermates-ak igaro berri dira, eta hautagai "gazteenek" erretiroa hartu dute (Pete Buttigieg, 38 urte eta Amy Klobuchar, 60urte).
Gauzak horrela, hauek dira presidentetzarako ibilbidean indarrean dauden hautagaiak: Bernie Sanders (78), Michael Bloomberg (78), Joe Biden (77), Donald Trump (73) eta Elizabeth Warren (70), azken hau, aukerak izan ditzakeen emakume bakarra. Eta adi; irabazten duenak irabazten duela, AEBetako historiako presidente zaharrena izango da, errekorrak hautsiz.
Hain zuzen, aurreko errekorra Trump-ek berak gainditu zuen 2016ean, presidentetzara 70 urterekin iristean. Aldiz, Warrenek 71 urte izango ditu hauteskundeen garaia amaitzerako, beraz, bere errekorra hautsi dezake.
Badira AEBetarako presidentetzarako hautagaiek komunean dituzten beste hainbat elementu; guztiak dira gizon zuri helduak Warren ezik, eta denek gainditzen dute estatubatuarren bizi-itxaropeneko media. Gauzak horrela, galdera hauxe egin liteke; herrialdearen etorkizuna iraganeko hautagaien esku egoteak ba ote du zentzurik?