Gero eta petrolio gutxiago

Gero eta petrolio gutxiago https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gero-eta-petrolio-gutxiago/@@download/image/19p25-2.jpg
2012/12/13
berria
Gero eta petrolio gutxiago
Egungo petrolio kontsumoari eutsiz gero, eta biltegi berriak aurkitu ezean, erregai hau ehun urte barru bukatuko da. Are gehiago, 45 urte barru murrizketa nabaritzen hasiko gara. Arazoa da, gainera, kontsumoa gutxitu beharrean, handitzen ari dela: gaur egun, egunero, 74 milioi kupel kontsumitzen dira mundu osoan, eta aurreikuspenen arabera, 2020an 113 milioi kontsumituko ditugu. Beste datu esanguratsu bat: Ameriketako Estatu Batuek mundu osoko petrolioaren %30 erabiltzen duen bitartean, Afrika, berriz, ez da %4ra iristen.