Gernika-Lumon izango da Plazara! ekimenaren lehen saioa

Gernika-Lumon izango da Plazara! ekimenaren lehen saioa Arrano tabernan izango da saioa, 18:30ean hasita. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gernika-lumon-izango-da-gaur-plazara-ekimenaren-lehen-saioa/@@download/image/2023-01-27 Gernika. Plazara.jpg
2023/01/27

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Arrano tabernan izango da saioa, 18:30ean hasita.
Gernika-Lumon izango da Plazara! ekimenaren lehen saioa

Bertsolari gazteen Plazara! zirkuituaren hirugarren edizioko saioak urtarrila eta maiatza bitartean izango dira, hilean behin, Bizkaiko hainbat tokitan. Ekimenak bi helburu ditu: bata, bertsolari gazteen plazaratzean eragitea eta, bestea, beraien arteko saretzea eta talde izaera indartzea. Gainera, parte-hartzaileak eurak izaten dira antolatzaileak.

Gaur abiatuko da zirkuitua Gernika-Lumoko Arrano tabernan, 18:30ean. Bertsolariak Araitz Katarain, Beñat Bilbao, Maite Sarasola eta Enare Muniategi izango dira, eta gai-jartzailea Aitor Etxebarriazarraga.

Hurrengo saioa otsailaren 10ean izango da, 19:30ean, Iurretako Abadetxean. Iruri Altzerreka, Unai Foruria, Iker Garitagoitia, Irune Basagoiti eta Peru Irastorza arituko dira bertsotan, eta Ander Elorriaga gai-jartzaile lanetan.